Igandean ospatuko da San Isidro eguna, baserritarren eguna. Gaur hasi eta igandea bitartera kostako zein barruko hainbat auzo festa giroan murgilduko da. Azkoitian Madariaga auzoan,
Azpeitian Aratz-erreka auzoan, Errezilgo Erdoiztan eta Getariako Meagan sanisidroez gozatzeko prest dira dagoeneko, eta ekitaldiz betetako egitarauak prestatu dituzte.
Zarautzen ere, herriko baserritarrak gogoan, igandean 09:30ean meza izango da Frantziskotarren elizan, eta, ondoren, hamaiketakoa egingo dute Euskalduna tabernan. Azkoitian ere azoka bereziak egingo dituzte, Herri Jaien barruan. Larunbat goizean, lore eta landareen azoka egingo dute plazan. Igandean, berriz, Azkoitiko nekazarien azoka izango da.
Eguraldi ona iragarri dute astebururako, eta horrek jende asko animatuko du auzoetako festetan parte hartzera. Trikikia, gastronomia, umeentzako jolasak eta kirol ekitaldiak izango dira aukeran nonahi.
Egitaraua
Azkoitia (Madariaga auzoa)
Maiatzak 13, bihar.
-22:30ean, Mus Txapelketa, Otarre jatetxean.
Maiatzak 15, igandea.
-11:00etan, pilota partidak praka txuriekin.
-12:00etan, idi erakustaldia.
-14:00etan, 1931. urtea baino lehen jaiotako auzotarrei omenaldia.
-14:30ean, auzotarren bazkaria.
-16:30ean, umeentzako jolasak.
-17:30ean, giza proba: Marixa-Urrategi desafioa.
Azpeitia (aratz-erreka)
Maiatzak 13, bihar.
-19:30ean, txupinazoa.
-20:00etan, poteoa.
-21:00etan, afaria eta Hitzeder eta Joseba soinu-jotzaileak alaitutako dantzaldia.
-03:00etan, baratxuri zopa jana.
Maiatzak 14, etzi.
-09:00etan, suziriak.
-10:00etan, mendi irteera: Izazpi-Pagotxeta-Samiño. Ondoren, salda eta haragi egosia egongo da.
-16:30ean, Mus Txapelketa Azkarra. Ondoren, lehiaketa xelebreak. Arratsaldea eta gaua alaitzeko, Xabier Etxaniz eta Iñigo Galdos soinu-jotzaileekin dantzaldia.
-03:30ean, baratxuri zopa jana.
Maiatzak 15, igandea.
-09:00etan, suziriak.
-12:00etan, meza. Ondoren, biterreoa.
-Segidan, gazteen eta helduen pilota partidak.
-14:30ean, bazkaria. Ondoren, Xabier Etxanizen eta Iñigo Galdosen musikak alaituko du giroa.
-20:00etan, su artifizialak, festak bukatzeko.
Errezil
Maiatzak 15, igandea.
-20:30ean, Errezilgo Azokak antolatutako auzo afaria, Letea jatetxean.
-Erdoiztan, 12:00etan, meza. Ondoren bazkaria eta erromeria.
Getaria (meaga)
Maiatzak 13, bihar.
-21:00etan, suziriekin, txalapartarekin eta ikurriña igota hasiko dira festak. Jarraian, bertso afaria Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi eta Julen Zulaika bertsolariekin.
Maiatzak 14, etzi.
-12:00etan, sagardo dastaketa eta txerriki errea, Eguzkitzako Maitanek eta Eiderrek trikitiaz alaituta.
-12:30ean, paella txapelketa.
-14:00etan, bazkaria.
-17:00etan, Artelatz Elkartean mus txapelketa irekia. Frontoian, Gorriti eta bere animaliak. -Ondoren, haurrentzat txokolatada.
-23:00etan, Martin Piroteknia, eta, jarraian, Aratz eta Erlantzekin erromeria, goizaldera arte. Bukatzeko, txokolate beroa.
Maiatzak 15, igandea.
-11:30ean, meza. Ondoren, Maria Eugenia Segurola Agirreri omenaldia Gure Txeru taldekoen saioak lagunduta.
-12:30ean, txakolin dastaketa eta txerriki errea Izer eta Alabier trikitilariek alaituta.
-12:45ean, frontoian, binakako pilota partida: Ioseba eta Eneko Esnal anaiak Garrastazu eta Manterolaren aurka.
-14:00etan, Artelatz Elkartean, auzoko erretiratuen bazkaria.
-17:00etan, Miako IV. Ardi Zakur Txapelketa.
-21:00etan, Azkue hotelean, auzoko ezkonduen afaria.
-23:00etan, Martin Piroteknia eta jarraian, festei bukaera emateko erromeria.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide