Lehen sorospenen eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko saioa emango dute Bidania-Goiatzeko kontsultategiko osasun langileek apirilaren 16an, osteguna, Beizaman.
Ordu eta erdiko ikastaroan, "larrialdi egoera batean nola lagundu ikasteko aukera paregabea" izango dute saioan parte hartzen dutenek. Hain zuzen ere, parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, Beizamako Udalean. Tatami gelan egingo dute ikastaroa, 16:00etatik 17:30era.