Beizaman ere umore onean ospatu dituzte inauteriak

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 15a

Mozorro afaria eta musika festa egin dituzte Beizaman, inauteriak ospatzeko. Hainbat haur eta guraso elkartu dira, eta giro ederra sortu da herrian.

Beizaman ere giro ederrean ospatu dituzte inauteriak. Atzo, larunbatez, mozorro afaria egin zuten herriko tabernan, eta ondoren, musika festarekin borobildu zuten eguna. Hala, beizamarrek jantzi koloretsuekin eta festa giro apartarekin alaitu zuten euripeko egun grisa. 

(Argazkiak: utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide