Beizamako haurren eskutitzak jaso dituzte Olentzerok eta Mari Domingik

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 24a

Olentzerori eta Mari Domingiri harrera goxoa egin zieten atzo arratsaldean beizamarrek. Herriko haurren eskutitzak jaso zituzten ikazkinek, eta elkarrekin Gabonetako kantak abestu zituzten.

Olentzerok eta Mari Domingik ez dute kale egin aurtengoan, eta urtero bezala, Beizaman izan ziren bisitan atzo. 18:00ak aldera iritsi ziren herrira, eta dozenaka herritar Kolarpean zain zituzten, haiekin egoteko irrikan. Herriko haurrek kantuz egin zieten harrera bi ikazkinei.

Gero, Natur Eskolan hartu zuten aterpe guztiek,eta Gabonetako hainbat abesti kantatuko dituzte: Olentzero, Hator hator... Olentzerok eta Mari Domingik haurren eskutitzak jaso zituzten, eta hotzari aurre egiteko, txokolate beroa hartu zuten guztiek.

Horretaz gain, Beizamako Udalak Gabonetako bi otarra zozketatu zituen. Lehena, herriko egutegia osatzeko argazkiak bidaliz parte hartu zuten herritarren artean; eta bigarrena, herriko etxe guztien artean. Berdiletza baserrikoek jaso zuten argazki onenaren otarra, eta Olanoegi kaleko 4. zenbakikoek zozketa bidez banatu zutena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide