Negu giroa zegoen iragarrita, eta asmatu egin dute. Hotz egiten du kalean, euria goian behean, eta elurra ari du goietan. Hernio, Izarraitz eta beste hainbat tontor zurituta daude dagoeneko, eta bazkalondoan irakurle batek Gukara bidali duen argazkian ikus daiteke ari direla zuritzen Beizamako bazterrak ere. Santa Ageda gainean (700 metro) aterako argazkian, belardiak elurtuta ageri dira, eta baita errepidea ere. Biharko eta etzirako ere antzerako eguraldia dago iragarrita, zertxobait hotzagoa eta guzti.