Ostiraletarako eskulan ikastaroa antolatu dute Beizaman

Nerea Uranga 2025eko urriaren 1a

Eskulanak.

Ostiralean hasiko dute eskulan tailerra Natur Eskolan, eta saioak ekainera bitartean izango dira. Ikastaroan izena eman nahi duenak Beizamako udaletxera jo beharko du.

Ostiral arratsaldetarako eskulan tailerra antolatu dute Beizaman. Saioak 15:00etatik 17:00etara egingo dituzte Natur Eskolan. Ikastaroa urriaren 3an hasi eta ekainaren 19ra bitartekoa izango da. Hilean 16,62 euro kostatuko da tailerrean parte hartzea, eta bi kuotatan kobratuko dute: urritik abendura bitarteko kuota 49,86 euro izango da eta urtarriletik ekainera artekoa 99,72 euro.

Ikastarorako izena Beizamako udaletxean eman behar da, eta informazio gehiago nahi duenak ere udaletxera jo beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide