60 bat lagun elkartu dira Beizaman, San Lorentzo egunaren bueltan

Julene Frantzesena 2025ko abu. 10a, 15:12

Usadioari jarraituz, 12:30ean hasita meza egin dute San Lorentzo ermitan. Elizkizunaren ostean mokaduaz gozatu ahal izan dute hara joandako herritarrek.

Gaur, igandea, San Lorentzo eguna ospatu dute Beizaman ere. Urtez urte mantentzen duten usadioari eutsiz, San Lorentzo ermita meza egin dute, 12:30ean, eta gero, mokaduaz gozatu ahal izan dute hara joandako 60 bat lagunek. Eguraldi zoragarriarekin, giro ederrean pasatu dute eguerdi partea beizamar hainbatek.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide