Euskaraldia astelehenean amaitu bazen ere, Beizamako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu horren harira ekainaren 6rako; besteak beste, hitzaldi, musika emanaldi eta herri afari bana izango dira egun horretan.
18:00etan, Euskal jantzi tradizionala izeneko hitzaldia eskainiko du Ane Albisuk, Natur Eskolako ganbaran. 19:30ean, berriz, Jonek, Jaionek eta haien seme-alabek euskal abestiz girotuko dute herriko plaza. Egunari amaiera emateko, bestalde, herri afaria egingo dute ostatuan, 21:00etan. Horretarako, aurrez izena eman behar da bertan.