Beizaman izan dira gaur Olentzero eta Mari Domingi. Mendian barrena iritsi dira astoarekin batera, eta udaletxearen azpian egin dute geldialdia. Han herritar ugari zituzten zain, eta horiek agurtu dituzte bi ikazkinek. Ondoren, Natur Eskolara joan dira, eta han hitzartze bat egin ostean, gozokiak banatu dizkiete herriko haurrei. Umeek gutunak eman dizkiete Olentzerori eta Mari Domingiri, eta hara bertaratu diren haur guztiei besarkada bana eman diete bi ikazkinek.
Ondoren, bi zozketa egin dituzte. Aurrena, egutegian parte hartu duten guztien artean egin dute zozketa, eta ondoren, herriko etxe guztien artean. Bi otarre banatu dituzte.