Inauteri larunbata girotzeko asmoz, herritarrak mozorrotu eta afaltzeko elkartuko dira hilaren 10ean Beizamako ostatuan. Ondoren, gainera, musika dantzagarriarekin borobilduko dute gaua.
Inauterietako afarian eta ondorengo "parrandan" parte hartzeko, Beizamako Herritarren Taldean eman behar da izena "lehenbailehen". Honako hau eskainiko dute afaltzeko: helduentzat, oilasko laurdena, letxuga eta edaria (15,50 euro); gazteentzat, oilasko laurdena, patatak eta ura (12,50 euro); eta umeentzat, oilasko zortzirena, patatak eta ura (6,50).