Hainbat lagunek San Lorente eguna ospatu dute Beizaman

Julene Frantzesena 2023ko abuztuaren 11

Atzo, meza izan zen San Lorentzo ermitan, eta ondoren, sabelak bapo betetzeko parada izan zuten hara joandakoek.

Ohiturari jarraituz, atzo, San Lorente egunean, elkartzeko aitzakia izan zuten beizamarrek. Izan ere, ohikoa dutenez, meza izan zen San Lorentzo ermitan, eta ondoren, sabelak bapo betetzeko parada izan zuten hara joandakoek. Hain zuzen, Maritxu Arteagak mokadua prestatu zuen, urtero legez. 70 bat lagun elkartu ziren atzokoan, aspaldiko urteetako gehien.

(Argazkiak: Igone Arruti)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide