Herri kirol erakustaldiarekin agurtu dituzte sanpedroak Beizaman

Urtzi Oteiza 2023ko uztailaren 2a

Harri jasotze eta aizkora erakustaldia izan dute gaur arratsaldean Beizaman. Harri jasotzen Olaia Esnaola eta Ane Zinkunegi aritu dira, eta aizkoran binaka, Ugaitz Mugertza eta Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a eta Eneko Otaño.

Beizaman sanpedroetako azkenenengo festa eguna izan dute gaur, eta herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Harri jasotzen Olaia Esnaolak eta Ane Zinkunegik jardun dute, eta aizkoran, binaka, Ugaitz Mugertza eta Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño eta Julen Alberdi Txikia IV.a aritu dira.

Harri jasotzaileek beren jarduna aizkolarien saioekin tartekatuta egin dute; aurrena, 50 kiloko zilindroa altxatu behar izan dute. Bigarren saioko lanak 70 kiloko harri zaharrarekin egin dituzte harri jasotzaileek, eta bukaerako lanak bolarekin. Aizkolariek, berriz, noiz lanak azkarrago egin jardun dute Beizaman. Aurreneko saioan bina enbor nork ebaki egin dute aizkoran. Gero, baina, lan luzeagoa izan dute, eta zortzina enbor nork lehenago ebaki aritu dira.

Gaurko festa eguna Txibilter eta Itzeder trikitilariek girotu dute, eta afaria eginda,  datorren urtera arte agurtu dituzte sanpedroak Beizaman.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide