San Pedro egunean hasi zituzten festak Beizaman eta gaur iluntzean bukatuko dituzte jaiak. Atzo goizean festa giroan kirola egiteko tartea ere hartu zuten beizamarrek, eta haur eta heldu talde batek mendi buelta egin zuten, mendian adarra jo eta suziria ere bota zuten, ohiturarekin jarraituz. Menditik bueltan, berriz, udaletxeko arkupeetan hamaiketakoa egin zuten mendi irteeran parte hartu zutenek.
Gaur, eguerdi artean pilota partidak eta azoka egin dituzte Beizaman, eta arratsaldean, berriz, 17:30etik aurrera, aizkora desafioa eta harri jasotze saioa izango dira. Festak bukatzeko, 21:00etan, afaria egingo dute.