Hasi dira Beizamako San Pedro jaiak. Goizean, ohiturei jarraituta, 11:00etan meza izan da Beizamako elizan, eta hainbat izan dira elizkizunera bertaratu diren herritarrak. Ondoren, erlojuak 12:00ak jotzearekin batera, suziria bota dute, "Gora Beizamako sanpedroak!" oihukatuz. Ordurako jende ugari zegoen plazan, jaiak noiz hasiko zain. Txupinazoaren ostean, Iagomagoren emanaldia izan da, eta gogotik gozatu dute bertaratu direnek, haurrek zein helduek. Eguerdian sabelak betetzeko tartea hartu, eta jubilatuen bazkaria egin dute. Arratsaldean, gainera, haurrentzako jolasak izango dira.
Bihar, ostirala, jarraituko dute ekintzekin. Patata tortilla lehiaketa egingo dute, 18:30ean hasita. Parte hartzaileen artean bi afari zozkatuko dituzte, eta sari banaketa eginda, bertako produktuak eta txotxeko sagardoa dastatzeko aukera izango dute herritarrek.
Honako hau da San Pedro jaietako datozen egunetarako prestatu duten egitaraua:
Ekainak 30, ostirala
18:30. Patata tortilla lehiaketa.
Arratsaldean, kantu jira.
20:00. Sari banaketa ekitaldia eta afari merienda bertako produktuekin eta txotxarekin.
Uztailak 1, larunbata
10:00. Mendi irteera eta hamaiketakoa.
16:30. Karta lehiaketaren finala.
21:00. Herri afaria.
Ondoren, Ander DJaren emanaldia.
Gauerditik aurrera, gazteentzako eta helduentzako jolasak.
Uztailak 2, igandea
10:15. Meza.
11:00. Azoka.
11:00. Pilota partidak.
Egunean zehar, Itzeder eta Txibilter trikitilarien emanaldia.
17:30. Aizkora desafioa eta harri jasotze saioa.
21:00. Festen bukaerako afaria.
Iluntzean, festen bukaerako traka.
Hona hemen goizeko txupinazoak utzitako irudiak: