Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso dute Beizaman

Ihintza Elustondo 2022ko abenduaren 24a

Kolarpera iritsi dira bi ikazkinak, eta ondoren, Natur Eskolan elkartu dira haurrekin.

Beizamara atzo, ostirala, iritsi ziren Mari Domingi eta Olentzero, astoarekin batera. 18:00etan, Kolarpera joan ziren bi ikazkinak, eta ondoren, Natur Eskolan elkartu ziren haurrekin. Han kantu batzuk abestu ondoren, haurren eskutitzak jaso zituzten. Ilusioa eta poza zabaldu zituzten biek Beizamako herrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide