Eneko Otaño beizamar eta Aitzol Atutxa dimoztar aizkolariek irabazi zuten atzo, zapatua, Sunbillan (Nafarroa) jokatutako Ramon Latasaren oroimenezko txapelketaren 19. edizioa. Kanaerdiko hamar eta 60 ontzako sei enbor ebaki behar izan zituzten, eta horiek 30 minutu eta 19 segundo behar izan zituzten lanak bukatzeko.
Bigarren sailkatu ziren Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Ugaitz Mugertza mutrikuarra, lanak 31 minututaneta 52 segundotan eginda. Hirugarren, berriz, Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Jon Rekondo sailkatu ziren, hamasei enborrak 34 minututan eta 40 segundotan ebakita. Laugarren egin zuten Iker Vicentek eta Jon Irazuk (35:05). Sunbillako udal pilotalekuan jendetza izan zen.