San Lorentzo egunez meza eta mokadua egingo dituzte Beizaman

Julene Frantzesena 2022ko abuztuaren 8a

Bi urte hauetan hil diren herritarren aldeko elizkizuna izango da 19:00etan hasita. Ondoren, mokadutxoa egiteko aukera izango dute herritarrek.

Usadioari jarraituz, eta bi urteko etenaren ostean, San Lorentzo egunez meza egingo dute Beizamako San Lorentzo ermitan. Bi urte hauetan hil diren herritarren aldeko elizkizuna izango da 19:00etan hasita, eta ondoren, afaririk ez da izango, baina mokadutxoa egiteko aukera izango dute herritarrek.

Honako lotura honetan irakur daiteke iaz, San Lorentzo egunez, Beizamako elizkizuna-eta prestatzeaz arduratzen den Maritxu Arteagari Urola Kostako Hitzan egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide