Aizkolarien Urrezko Kopa jokatzeko sailkatu dira Larrañaga eta Txikia IV.a

Mailo Oiarzabal 2022ko uztailaren 17a

Azpeitiarrak egin zuen denborarik onena atzoko sailkapen saioan, Donostian, eta azkoitiarrarentzat izan zen laugarren debora; Otaño beizamarra, aldiz, finalerako txartelik gabe gelditu zen.

Abuztuaren 15ean jokatuko den Urrezko Koparako sailkapen saioa jokatu zuten atzo hamabi aizkolarik Donostiako Trinitateko plazan, finala jokatuko den toki berean. Eskualdeko hiru aizkolari lehiatu ziren kanporaketan: Mikel Larrañaga azpeitiarra –2021eko txapelduna–, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Eneko Otaño beizamarra. Bost aizkolarik jokatuko dute abuztuan Urresko Kopa, eta Urola Kostako hiruetatik bik lortu zuten finalerako txartela, Larrañagak eta Txikia IV.ak, hain zuzen.

Larrañagak irabazi zuen atzoko saioa; 14 minutu eta 25 segundo behar izan zituen ebaki beharreko zazpi kanaerdikoak mozteko. Txikia IV.ak, berriz, 15 minututan bukatu zituen lanak, eta berarena izan zen laugarren denborarik onena. Otaño, aldiz, ez da ariko Urrezko Kopa irabazteko lehia; 16 minutu eta 43 segundorekin, seigarren tokian bukatu zuen atzo.

Aitzol Atutxa (14:49, bigarren atzo), Iker Vicente (14:56, hirugarren) eta Hodei Ezpeleta Bihurri (15:42, bosgarren) dira jokoan zeuden beste hiru txartelak lortu dituzten aizkolariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide