ENBAk (Euskal Nekazarien Batasuna) antolatutako Ongietorri Baserrira egitasmoaren barruan, hainbat baserritara bisitak izan dira gaur, zapatua, eta horietako bi Beizaman egin dituzte hainbat lagunek. Zehazki, Urki eta Oiarbi Saletxe baserrietan izan dira dozenatik gora lagun, eta besteak beste, aire zabalean hazitako txerriak nahiz limusin arrazako behian ikusi ahal izan dituzte horiek.