Garrintzara mendi irteera egin dute Beizamako sanpedroetan

Nerea Uranga 2022ko uztailaren 2a

Sanpedroetako ekitaldiak ospatzen ari dira asteburuan Beizaman. Gaur, larunbata, goizean Garrintzara mendi irteera egin dute, trikitilariek lagunduta. Gero, indarrak hartzeko hamaiketakoa izan dute parte hartzaileek.

Sanpedroetako festetako eguna kirola eginez hasi dute Beizaman. Goizeko hamarretan, herritar talde bat elkartu, eta Olaia eta Sara Esnaola trikitilariek lagunduta, Garrintza mendirako bidea hartu dute. Behin tontorra egindakoan, herrirako beherako bidean hamaiketakoa egin dute indarrak hartzeko. Gaur arratsaldean, 16:30etik aurrera, karta txapelketako finalak jokatuko dituzte eta 21:00etan herri afaria egingo dute Beizaman. Gero, Leinup DJa arduratuko da musika jartzeaz. Gauerditik aurrera, berriz, helduentzako jolasak izango dituzte.

Bihar, uztailak 3, igandea.

10:00. Meza.

11:00. Azoka, herriko eta kanpoko produktuekin.

11:00. Pilota partidak.

  -Benjaminak: Iraun Barrutiabengoa – Adei Lizarralde / Unai Reyes – Erlo Urbistondo

  -Kimuak: Ansola – Peñagarikano / Arsuaga – Urrestilla

  -Infantilak: Urrestilla – Aranguren / Iturralde – Revuelta

Egunean zehar, trikitilariak: Itzeder, Txibilter eta Montte.

18:00. Herri kirolak.

  -Aizkora desafioa: Eneko Otaño – Txikia / Atutxa – Mikel Larrañaga.

  -Harri jasotzailea: Olaia Esnaola.

21:00. Festen bukaerako afaria.

Iluntzean, festen amaierako traka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide