Atzoko San Pedro festetako ekitaldia nagusia patata tortilla txapelketa izan zuten Beizaman. Giro bikainean egin zuten lehiaketa. Epaimahaikide Albizturko azkoitiar bat, urrestildar bat eta azpeitiar bat izan zituzten, eta haiek emandako puntuen arabera, hiruren artean berdinketa gertatu zen. Ondoren, lehen, bigarren eta hirugarren sariak erabaki behar izan zituzten. Azkenean, Bakarnek eta Unaik eta haien alaba Iratik egindako tortillak irabazi zuen lehen saria. Bigarren saria, berriz, Juanitak eta haren biloba Gorkak eta Maialenek jaso zuten, eta hirugarrena Patxik eta Majek.
Sari banaketaren ostean, bertako produktuekin, txapelketarako prestatutako patata tortillekin eta txotxeko sagardoarekin afari merienda egin zuten beizamarrek. Atzoko festa eguna bukatzeko, Andoni Ollokiegiren musikarekin dantzan aritu ziren festan.
Gaur eta bihar ere festetako ekitaldi ugari izango da Beizaman. Hona hemen egitaraua:
Gaur, uztailak 2, larunbata.
10:00. Mendi irteera eta hamaiketakoa.
16:30. Karta joko txapelketako finala.
21:00. Herri afaria.
Ondoren, Leinup DJa.
Gauerditik aurrera, helduen jolasak.
Bihar, uztailak 3, igandea.
10:00. Meza.
11:00. Azoka, herriko eta kanpoko produktuekin.
11:00. Pilota partidak.
-Benjaminak: Iraun Barrutiabengoa – Adei Lizarralde / Unai Reyes – Erlo Urbistondo
-Kimuak: Ansola – Peñagarikano / Arsuaga – Urrestilla
-Infantilak: Urrestilla – Aranguren / Iturralde – Revuelta
Egunean zehar, trikitilariak: Itzeder, Txibilter eta Montte.
18:00. Herri kirolak.
-Aizkora desafioa: Eneko Otaño – Txikia / Atutxa – Mikel Larrañaga.
-Harri jasotzailea: Olaia Esnaola.
21:00. Festen bukaerako afaria.
Iluntzean, festen amaierako traka.