Beizaman ere suaren bueltan ospatu zuten atzo San Joan bezpera. Elizaren ondoan piztu zuten sua, eta herriko gaztetxoak haren inguruan jauzika aritu ziren. Gainera, Azpeitia Cupera etorritako Valentziako futbolariak ere parean egokitu ziren, eta haiek ere gozatu zuten suaren epeltasuna. Giro ederra sortu zen herrian.