Prest dute Beizamako San Pedro jaietarako egitaraua

Ihintza Elustondo 2022ko ekainaren 20a

Ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean egingo dituzte festak, eta askotariko ekintzez gozatu ahal izango da egun horietan herrian.

San Pedro jaiak ospatu ohi dituzte ekainaren azken hondarrean Beizaman, eta bi urtez festak normaltasun osoz egin ez badituzte ere, aurtengoan prest dute egitaraua. Ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean egingo dituzte jaiak, eta askotariko ekintzez gozatu ahal izango da egun horietan herrian.

Hona hemen egitaraua:

-Ekainak 29, asteazkena.

12:00. Festen hasierako suziria.

12:00. Meza nagusia.

12:30. Iago Magoren ikuskizuna.

14:00. Jubilatuentzat bazkaria.

17:00. Ume jolasak eta merienda.

Egunean zehar, Lidia eta Leire trikitilariak.

Festetan zehar, umeentzako puzgarriak frontoian.

-Uztailak 1, ostirala.

18:30. Patata tortilla lehiaketa. (Parte hartzaileen artean bi afari zozkatuko dituzte)

20:00. Sari banaketa eta afari merienda bertako produktuekin eta txotxarekin.

Arratsaldean zehar, Andoni Ollokiegi.

-Uztailak 2, larunbata.

10:00. Mendi irteera eta hamaiketakoa.

16:30. Karta joko txapelketako finala.

21:00. Herri afaria.

Ondoren, Leinup DJa.

Gauerditik aurrera, helduen jolasak.

-Uztailak 3, igandea.

10:00. Meza.

11:00. Azoka, herriko eta kanpoko produktuekin.

11:00. Pilota partidak.

  -Benjaminak: Iraun Barrutiabengoa - Adei Lizarralde / Unai Reyes - Erlo Urbistondo

  -Kimuak: Ansola - Peñagarikano / Arsuaga - Urrestilla

  -Infantilak: Urrestilla - Aranguren / Iturralde - Revuelta

Egunean zehar, trikitilariak: Itzeder, Txibilter eta Montte.

18:00. Herri kirolak.

  -Aizkora desafioa: Eneko Otaño - Txikia / Atutxa - Mikel Larrañaga.

  -Harri jasotzailea: Olaia Esnaola.

21:00. Festen bukaerako afaria.

Iluntzean, festen amaierako traka.

 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide