Ekainaren azken egunekin eta uztaileko lehen asteburuarekin itzuliko dira Beizamara San Pedro jaiak, baina joan den asteburuan izan dute herrian festen atariko bat. Izan ere, punttu, eskoba eta mus txapelketak antolatu dituzte, besteak beste, sanpedroetarako, eta jaien barruan jokatuko dituzten finaletarako sailkapen kanporaketa izan zen atzo, igandea.
Punttu, eskoba eta mus finalak, berriz, uztailaren 2an jokatuko dituzte, 17:00etan hasita. Beizamako ostatuan bi lagunentzako otordua zozketatuko dute antolatzaileek parte hartzaile guztien artean.