Azoka berezia egingo dute Beizaman uztailaren 3an, igandez. Azoka horretan, janaria eta artisauen produktuak salduko dituzte. 10:30etik 14:30era egingo dute ekintza, eta artisauek 09:00etarako bertaratu beharko dute postuak prestatzera. Antolatzaileek 1,80 metroko luzerako mahai bana jarriko dio eskulangile bakoitzari, baina norberak eraman beharko du postua apaintzeko materiala. 10:00etan hamaiketakoa izango da artisau guztientzat, udalaren eskutik.
Azoka horretan postua jarri nahi dutenek aurrez izena eman behar dute Beizamako Udalean. Izena emateko hainbat modu daude: aurrez aurre, jendaurreko ordutegian udaletxera bertaratuta; 943-81 63 38 telefonora deituta, udala@beizama.eus helbidera idatzita edo 628 11 15 85 telefonora whatsapp mezua bidalita.