Josten ikasteko taldea osatu nahi dute Beizaman

Ihintza Elustondo 2022ko maiatzaren 3a

Ostiraletan, Natur Eskolako lehen solairuan elkartuko dira, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Eva eta Idoia izango dira saioen gidariak, eta udalak josteko bi makina jarri ditu herritarren eskura.

Joskintzaren munduan murgildu eta oinarrizko trikimailuak nahiz teknikak ikasi nahi dituztenentzako saioak antolatu dituzte Beizaman. Ostiraletan, Natur Eskolako lehen solairuan elkartuko dira, 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta parte hartu nahi dutenek bertaratu besterik ez dute egin beharko. Hala, elkarrekin josteko talde bat osatzea da udalaren nahia. Eva eta Idoia izango dira saioen gidariak, eta udalak josteko bi makina jarri ditu herritarren eskura. Hori bai, materiala norberak eraman beharko du saioetara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide