Olentzerok eta Mari Domingik hainbat opari utzi dute Beizaman

Ihintza Elustondo 2021eko abenduaren 24a

Gabonen atarian, hainbat ekintza egin zituzten atzo, osteguna, Beizaman. Hain zuzen ere, 16:00etan hasita, gazteen lokalaren prestakuntzarekin bukatu zuten, auzolanean. Ondoren, 19:30ean, Olentzerok eta Mari Domingik ekarritako lau saski zozkatu zituzten: Antsosoro goikoari, Olanoegiri, Urdapiletari eta Estratari tokatu zitzaizkien saskiak. 20:00etan, afaria egin zuten, eta ondoren, haurrentzako film emanaldia izan zen, lokal berrian. Gainera, Olentzerok herriko umeei gozokiak bidali zizkien.

Hona hemen atzoko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide