Barrez jositako asteburua izan da Beizamako Pagorriaga landetxean igaro dutena. Bea Larrañaga pailazoak clown ikastaroa antolatu du bertan. Pagorriaga landetxera joan da eguerdirako, bertan zeudenekin batera ariketa batzuk egiteko asmoz. Izan ere, Jende gutxik eman du izena ikastaroan parte hartzeko, eta, azkenean, landetxekoei eman die tailerra. Sudur gorriak eta arropa deigarriak jantzita, pailazo tailerraz gozatu dute Larrañagaren laguntzarekin.