Arabako Errioxako (Araba) hainbat alkate eta zinegotzi etorri ziren Beizamara atzo, osteguna. Besteak beste, Mañuetako, Samaniegoko, Bastidako eta Guardiako kargudunak izan ziren herrian, eta Eskolaetxeko etxebizitza proiektuen informazioa jasotzera etorri ziren. Izan ere, Arabako Errioxako herri haietan Beizamako arazo berak dituzte: biztanleria gutxizea eta zahartzea, jende gaztea herrietatik kanpora joatea... Beizaman datozen urteetan eraikiko dituzten etxebizitza berri horiek egiteko arrazoietako bat horixe bera da, gazteak erakartzea.