Beizamako Aterpetxeak udako zinema saioak antolatu ditu, uztailaren 16tik hasita abuztuaren 27ra arte. Ostiralero, umeei zuzendutako film bana eskainiko du Illaunpe frontoian, 21:30ean. Sarrerak doakoak izango dira. Filmak herriko frontoian ikusiko direnez, norberak bere aulkia ekartzea eskatu du aterpetxeak. Janaria ere eraman ahal izango da.
Guztira, zazpi pelikulek osatuko dute udako zinemaren egitaraua:
Uztailak 16: Sinbad.
Uztailak 23: Cristobal Molón.
Uztailak 30: Tin Tin y el Secreto del Unicornio.
Abuztuak 6: Los Mitchel contra las máquinas.
Abuztuak 13: Airbender, el último guerrero.
Abuztuak 20: Jumanji, Bienvenidos a la jungla.
Abuztuak 27: Más allá de la luna.