Erretratu Nomada proiektuko Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek Beizaman egin dute geldialdia. Autokarabana txiki batean herriz herri bidaiatzen dute, biztanleei argazkiak ateraz. Maiatzetik hona Gipuzkoako hainbat herri txikitatik pasa ostean –Alkiza, Altzo, Orendain, Orexa...–, Beizamaren txanda da orain. Sanpedroetan hasita, uztailaren 4ra arte, igandea, izango dira argazkilariak herrian.
Helburua herri bakoitzeko biztanleen argazki artxiboa sortzea da. Ekintza irekia da, nahi duenak hartu dezake parte. Guztiz doakoa da, eta ateratako argazkiak ere oparitzen diziete herritarrei. Dagoeneko hogei argazki atera dituzte Beizaman, eta haien webgunean daude ikusgai.