Sanpedroetako jubilatuen bazkaria eta herri afaria egingo dituzte Beizaman

Julen Otaegi Leonet 2021eko ekainaren 25a

Ostatu Zaharrean egingo dituzte Beizamako jubilatuen bazkaria eta herri afaria, ekainaren 29an eta uztailaren 3an, hurrenez hurren.

Aurtengo Beizamako San Pedro jaiak ere hutsean gera ez daitezen, udalak ekintza gutxi batzuk antolatu ditu herritarrentzat. Jubilatuen bazkaria egingo dute ekainaren 29an, asteartea, Ostatu Zaharrean –izen emateko azken eguna hilaren 27a da, eta ostatuan bertan eman daiteke–. Herri afaria ere antolatu dute uztailaren 3rako, larunbata. Ostatu Zaharrean egingo dute hori ere. Bertan eros ditzakete beizamarrek afarirako txartelak, uztailaren 1era arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide