Xabier Arruti: "Euskaraz jakin baina hitz egiten ez dutenei kontzientzia astintzen saiatu behar gara"

Aitziber Arzallus 2020ko abenduaren 1a

Abian da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratzen ari da Urolako Komunikazio Taldea egunez egun, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Xabier Arruti aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari beizamarra da gonbidatua.

 
Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratzen ari da Urolako Komunikazio Taldea (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte.
 
Bederatzigarren bideoa da gaurkoa, eta Xabier Arruti aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari beizamarra da protagonista. Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, UROLA KOSTAKO HITZAren atari honetan nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai egunero, 19:00etan hasita.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide