Guraso Eskola eta eskulanen tailerra antolatu dituzte Beizaman

Urola Kostako Hitza 2020ko irailaren 23a

Urriaren 2an egingo dute Guraso Eskolaren lehen saioa, Natur Eskolan. Ostiralean hasiko da eskulanen tailerra, eta, besteak beste, puntua eta gantxilloa landuko dituzte bertan.

Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak antolatuta, Guraso Eskola eta eskulanen tailerra izango dira ikasturte honetan Beizaman.

Datorren ostiralean, urriak 2, Guraso Eskola izango da, Gure haurrak nola hezi izenburupean. 18:00etatik 19:30era bitartean izango da saioa, Natur Eskolan. Mireia Agirre psikologo klinikoa izango da Guraso Eskolaren gidaria, eta ikasturtean zehar, hainbat saio egingo dituzte haurren heziketa lantzeko. Hurrengo saioen datak datorren ostiraleko lehen hitzorduan zehaztuko dituzte, bertaratzen diren gurasoekin batera. Formakuntzan, gainera, genero ikuspegia txertatuko dute. Izena lehen egunean bertan eman beharko da, eta doan izango da ikastaroa.

Bestalde, eskulanen tailerra ere emango dute. Hain zuzen ere, gantxilloa, puntua eta antzeko eskulanak landuko dituzte saioetan. Irailaren 25etik abenduaren 4ra bitartean izango da tailerra; saioak ostiraletan emango dituzte, 15:00etatik 17:00etara. Irakaslea Mari Angeles Ibaeta izango da, eta ikastaroa, guztira, 31,96 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide