Bost urteko sortze prozesuaren ostean, iragarri dute Korosagasti filmaren estreinaldiko data. Asier Sustaeta azpeitiarrak zuzendutako filma irailaren 25ean estreinatuko dute, Soreasu antzokian, 21:00etan, eta zuzendariarekin solasaldia ere izango da emanaldiaren ostean. Horrez gain, beste hiru emanaldi ere eskainiko dituzte herrian; irailaren 26an (22:00), irailaren 27an (19:30), eta irailaren 28an (21:00), ikuslearen egunean. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai honako lotura honetan.
Joan zen uztailean aurrestreinatu zuten Korosagasti filma Soreasu antzokian, eta proiektuan era batera edo bestera parte hartu zuten herritarrek izan zuten filma ikusteko aukera. Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenak islatzen ditu Sustaetaren ikus-entzunezkoak, eta Azpeitiko nahiz eskualdeko beste hainbat herritarrek parte hartu dute proiektuan.