San Pedro eguna izan zen atzo, astelehena, eta Beizaman festak ospatu ohi dituzte egun horren bueltan. Aurten, osasun larrialdia tarteko, ez dute ohi bezalako egitaraurik prestatu, baina atzo zenbait ekintzaz gozatu ahal izan zuten herritarrek.
Hain zuzen ere, udalekuetako lehen saioarekin hasi zuten eguna; Garrintzara igo ziren herriko umeak. Aurrerantzean, uztailaren 24ra arte, goizez izango dituzte udalekuetako saioak, 10:00etatik 13:00etara. Ondoren, meza izan zen, eta segidan, bazkaria. Astelehena izateko, jende dezente elkartu zen jai giroan. Gainera, Lidia soinua jotzera joan zen, kide batek lagunduta.
Hona hemen atzoko argazkiak: