Egun gutxitan bi lurrikara izan dira eskualdean. Zapatuan, Azpeitia eta Errezil artean Ritcher eskalan 1,5 graduko lurrikara zenbatu zuen Espainiako Geografia Institutuak; eta oraingoan, Beizaman eta Itsasondo (Gipuzkoa) artean izan da. Atzo, asteazkena, 15:34ean izan zen seismoa, eta epizentroa Itsasondon izan bazuen ere —Beizama eta Itsasondo mugako herriak dira—, Beizamako lurretan ere sentitu ahal izan zuten lurrikara. Ritcher eskalan hiru graduko lurrikara izan zen, eta 21 kilometroko sakonera izan zuen. Honako lotura honetan agertzen da lurrikararen informazio guztia.