Aizkora eta harri-jasotzaile txapelketetako jardunaldia jokatuko dute igandean, Beizaman

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 8a

12:30etik aurrera jokatuko dituzte Beizamako Illaunpe pilotalekuan aizkora eta harri-jasotzaile txapelketak.

Datorren igandean, urtarrilak 12, herri kirol txapelketen jardunaldia jokatuko dute Beizamako Illaunpe pilotalekuan. 12:30ean hasiko da lehia. Lehenik gizonezkoen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako lehia izango da. Eneko Otaño beizamarrak eta Ruben Saralegik osatutako bikotea arituko da alde batetik, eta bestetik, Iker Vicentek eta Jesus Mari Mujikak osatutakoa. 22 enbor moztu beharko dituzte bost izakeratan. Ondoren, emakumezkoen Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketako jardunaldia jokatuko dute Irati Astondoak eta Itxaso Onsalok. Seina einbor ebaki beharko dituzte bi izakeratan. Jaialdia amaitzeko, Iñigo Eizagirre Eiza harri-jasotzaileak Urrezko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko du. 175 kiloko laukizuzena, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bolarekin aritu beharko du zarauztarrak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide