Beizaman izan dira Olentzero eta Mari Domingi

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 23a

Gabon gauaren atarian Beizama bisitatu zuten Olentzerok, Mari Domingik eta Basajaunek atzo, igandea. Eguraldi txarrak ez zuen umeen ilusioa zapuztu, eta arratsalde ederra igaro zuten herriko frontoian. Beizamarrek Olentzerori Gabonetako eskutitzak emateko aprobetxatu zuten atzoko abagunea, eta txokolate beroa dastatzeko aukera ere izan zuten. Horrez gain, zenbait gaztetxo Hitzeder trikitilariarekin batera trikitixa jotzen aritu ziren giroa berotzeko. Udaletxeko bi otarre ere zozkatu zituzten atzo; Nuarbera joan zen bata, eta Olanoegi kalera, bestea.

Hona hemen atzoko argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide