Urrezko Aizkolarien Kopako finalerako txartela lortu du Julen Alberdik

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 8a

Julen Alberdi 'Txikia V.'a azkoitiarraren eta Eneko Otaño beizamarraren artean jokatu zuten txapelketako finalerdietako bat atzo. Azkoitiarrak azkarrago bukatu zituen hamabi kana-erdiko ebakitzeko lanak.

Atzo, larunbata, Mendaroko (Gipuzkoa) Kontzezio azokaren barruan jokatu zen Urrezko Aizkolari Kopako finalerdietako bat. Nor baino nor aritu ziren Julen Alberdi Txikia V.a eta Eneko Otaño aizkolariak. Hamabi kana-erdiko ebaki behar izan zituzten finalerdiko lanean. Azkoitiarrak ia hiru minutuko aldea atera zion beizamarrari, eta finala jokatzeko txartela eskuratu zuen. Txikia V.ak 28:31 denboran bukatu zituen lanak, eta Otañok 31:29 denboran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide