Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Eneko Otaño beizamarra Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketan lehiatu dira gaur, igandea, Gasteizko Iradier Arenan. Iker Vicente nafarrak irabazi du txapelketa, baina eskualdeko hiru aizkolariak ere fin jardun dira lehian. Larrañaga bigarren sailkatu da, eta 41:55 denbora egin du; Alberdik hirugarren postua eskuratu du, eta 44 minutu eta 54 segundo behar izan ditu proba amaitzeko; Otañok, berriz, 44:55 denbora egin du, eta laugarren postua erdietsi du. Bosgarren eta seigarren postuak Iñaki Azurmendirentzat eta Jon Rekondorentzat izan dira.
Hona hemen sailkapen nagusia eta aizkolarien denborak:
1. Iker Vicente 37:36
2. Mikel Larrañaga 41:55 (+4:19)
3. Julen Alberdi 44:54 (+5:18)
4. Eneko Otaño 44:55 (+5:19)
5. Iñaki Azurmendi 44:58 (+5:22)
6. Jon Rekondo 50:12 (+12:36)
Hona hemen Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finaleko argazki bilduma: (Ibon Errazu)