Beizama Gazta saritu dute Great Taste elikagaien nazioarteko lehiaketan

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 7a

Patxi Otaegik eta Idoia Leoneten gaztandegiak bi izar lortu ditu Londresen egiten den sariketa handian. Mundu osoko 12.000tik gora elikagaik parte hartu dute bertan.

Nazioarteko sarien kutxa gizentzen jarraitzen du Beizama Gaztak. Oraingoan Londrestik iritsi zaie saria, han egiten den Great Taste elikagaien nazioarteko lehiaketatik, hain zuzen. Patxi Otaegiren eta Idoia Leoneten ardi gaztak bi izar jaso ditu bertan –hiru izarrekoa da sari gorena–.

Aurtengo edizioan, mundu osoko 12.772 elikadura produktu lehiatu dira Great Taste sariketan, sail eta atal ezberdinetan; 500 epaile aritu dira lanean sariak erabakitzeko, martxotik uztailera arte egin dituzten dastaketa saioetan. 1994az gero urtero egiten den lehiaketa horri elikaduraren Oscar izendapena ere eman izan diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide