Julen Alberdi Txikia IV.a da Gipuzkoako Lehen Mailako aizkolari txapeldun berria. Azkoitiarrak lehen aldiz jantzi du txapel hori, atzo Mendaron (Gipuzkoa) jokatutako finalean lehiatu ziren sei aizkolarien artean denborarik onena egin ondoren. 31 minutu eta 26 segundo behar izan zituen Txikia IV.ak egin beharreko lanak osatzeko: 54''-ko lau enbor, 60''-ko beste lau 72''-ko bi enbor ebaki behar izan zituzten azikolariek.
Eskualdeko beste aizkolari bat, Mikel Larrañaga azpeitiarra, sailkatu zen bigarren postuan, eta laugarren postua ere Urola Kostako ordezkari batentzat izan zen, Eneko Otaño beizamarrarentzat, hain zuzen; Larrañagaren eta Otañoren artean, hirugarren sailkatu zen iazko txapelduna, Ugaitz Mugertza.
Hau da Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolarien Txapelketaren sailkapen osoa:
1. Julen Alberdi Txikia IV.a (31'26").
2. Mikel Larrañaga (31'47").
3. Ugaitz Mugertza Mugertza II.a ( 33'35").
4. Eneko Otaño (34'39").
2. Joseba Azurmendi (35'10").
3. Joseba Otaegi (39'21").