Pedro Otaegik hartu du alkate makila Beizaman

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 15a

Aurrena Beizama Bai herri plataformako ordezkariek osatuko dute Beizamako Udala datorren agintaldian, eta Otaegik jarraituko du alkate lanetan.

Hasi berri den agintaldiko Beizamako udal ordezkariak, gaurko osoko bilkuran. (Hitza)

Goizean goiz osatu dute Beizamako Udala hango ordezkariek. 08:30eak jotzearekin bat hasi da osoko bilkura, eta normaltasunez eraman dute aurrera ekitaldia. Aurrena Beizama Bai herri plataformak gehiengo osoz irabazi zituen maiatzeko udal hauteskundeak, eta beraz, hango zerrendaburu Pedro Otaegik hartu du aginte makila saioan. Azken bi urteetan bezala, eta Otaegik jarraituko du Beizamako alkate lanetan 2019-2022 agintaldian ere.

Bi talde aurkeztu ziren joan zen maiatzeko udal hauteskundeetara: Aurrena Beizama Bai herri plataforma eta PSE-EE. Azken alderdi horrek, ordea, ez zuen botorik lortu eta beraz, herri plataformako ordezkariek osatuko dute hango udala datozen lau urteetan.

Hauteskundeen atarian Otaegik UROLA KOSTAKO HITZAri esan zionez, hasi berri duten agintaldian herriko biztanleriari eustea izango da udalaren erronka nagusietako bat, eta "indar berezia" jarriko du taldeak Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraiki ditzaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide