Aurrena Beizama Bai herri plataforma izan da bozkatuena Beizaman

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 26a

Aurrena Beizama Bai herri plataforma izan da bozkatuena 65 boz lortuta, beraz, Pedro Otaegi izango da Beizamako alkatea datozen lau urteetan. PSE-EEk ez du bozik lortu, eta udaleko bost jarlekuak Aurrena Beizama Bai plataformarentzat izango dira.

65 boto lortu ditu Aurrena Beizama Bai herri plataformak, eta PSE-EEk ez du botorik eskuratu, beraz, Pedro Otaegi izango da Beizamako hurrengo alkatea gehiengo osoarekin; jokoan zeuden udaleko bost jarlekuak herri plataformarentzat izango dira. Udal, foru eta Europako hauteskundeetarako 114 herritar zeuden boza ematera deituta, eta horietatik 65ek eman dute botoa, hau da, herritarren %53,51k.

Foru hauteskundeetan, EH Bildu izan da garaile 40 botorekin; EAJ izan da bigarren 31 bozekin; Elkarrekin Podemosek lau boto lortu ditu, PPk bat eta boto zuri bat egon da.

Europako hauteskundeetan ere EH Bildu-Orain Errepublikak izan da bozkatuena, 37 boto lortu ditu; bigarren alderdirik bozkatuena EAJ izan da 31 botorekin; Elkarrekin Podemosek lau boz eskuratu ditu, Berdeek hiru eta PPk bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide