Beizamarrak ere hasi dira dagoeneko botoa ematen

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 26a

Beizaman, 114 pertsona daude udal, foru eta Europako hauteskundeetarako botoa ematera deituta, eta hainbat herritarrek dagoeneko eman du botoa herriko hauteslekuan. Aurrena Beizama Bai plataformako zerrendaburuak, Pedro Otaegik, 12:30ean eman du botoa. PSE-EE alderdia ere aurkeztu da Beizamako udal hauteskundeetara, baina zerrendaburua ez da Beizamako bizilaguna. Normaltasuna nagusitu da Beizaman goizean zehar, eta ez da botoa emateko arazorik izan. 

Gaurko hauteskundeetako parte-hartze datuak 14:00etan eta 18:00etan emango dituzte, eta 20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak. 

 

Pedro Otaegi (Aurrena Beizama Bai) botoa ematen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide