Martxan da Beizamako Guraso Eskola. Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak abian duen hezkidetza eta bizikidetza programaren barruan antolatu dute egitasmoa. Azpeitiko Harremanak hezkuntza elkarteko Ana Elosegik gidatuko ditu Beizamako saioak. Joan den urtarrilaren 15ean egin zuten lehen saioa, eta maiatzaren 14ra bitartean, beste saio bana egingo dute hilero, 17:30etik 19:00etara bitartean, Natur Eskolan. Otsailaren 22an, martxoaren 22an, apirilaren 12an eta maiatzaren 24an izango dira gainontzeko hitzorduak. Egitasmoan izena eman nahi duenak 943-68 11 28 telefonora deitu edo saiaz@saiaz.eus helbidera idatz dezake.