Irudietan: Olentzero, Mari Domingi eta Basajaun izan dira gaur Beizaman

Nerea Uranga 2018ko abenduaren 23a

Olentzeroren, Mari Domingiren eta Basajaunen bisita izan da gaur, igandea, arratsaldean Beizaman. Egonaldi ederra egin dute Beizaman. Jende multzo polit batek hartu ditu Kolarpean. Ipuin kontaketa, txisteak eta beste hainbat istorio kontatu dituzte bertan elkartutako haurren gozamenerako. Opariz kargatuta ekarri dute astoa ,eta hainbat haurren gutunak ere jaso dituzte. Trukean, Olentzerok, Mari Domingik, Basajaunek eta astozainak, gozokiak banatu dizkiete haurrei. Gabon giroko hainbat kantu abestu dituzte trikilariek lagunduta, eta Basajauni "zorionak zuri" ere abestu diote, haren urtebetetze eguna dela eta. Kolarpean egonaldia egin ondoren, Natur Eskolan bilduta egon dira guztiak. Gero, Olentzero eta kuadrilla agurtu aurretik, txokolate beroa jateko aukera izan dute Beizaman bildutakoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide