Eskualdeko txoko guztietara iritsiko dira datozen egunetan Olentzero eta Mari Domingi, eta Beizaman ere ez dute hutsik egingo. Hilaren 23an, igandean, egingo diete harrera herritarrek, eta hainbat ekintza antolatu dute egun horretarako. Beizamarrak 18:00etan elkartuko dira Kolarpean, eta han ongi etorria egingo diete Olentzerori eta Mari Domingiri. Ondoren, solasaldia egingo dute Natur Eskolan, eta bertaratzen direnek Olentzerorekin, Mari Domingirekin eta Basajaunekin hitz egiteko aukera izango dute. Gainera, kantuan ere arituko dira. Arratsaldea borobiltzeko, berriz, txokolatada egingo dute herritarrek.
Antolatzaileek herritarrak gonbidatu ditu egitasmora baserritarrez jantzita joan daitezen.