Urrezko Aizkolari Koparen azken finalaurrekoa jokatzeko txartelaren bila lehia izan dute gaur eguerdian Eneko Otaño beizamarrak eta Julen Alberdi
Txikia IV.a azkoitiarrak Azkoitiko Gurea pilotalekuan, eta Beizamakoarentzat izan da garaipena. Hamabi kanaerdiko ebaki behar izan ditu aizkolari bakoitzak, eta minutu pasako aldea atera dio Otañok etxeko aizkolariari: 31 minutu eta 35 segundo behar izan ditu lanak osatzek0 beizamarrak, eta 32 minutu eta 48 segundo, berriz, Txikia IV.ak.
Horrenbestez, txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuko du Otañok hilaren 16an, Otxandion; Iñaki Azurmendi izango du zain han.
Urrezko Aizkolari Koparena ez ezik, Gabonetako Harri-jasotze eta Gabonetako Emakume Ingude kopen saioak ere jokatu dituzte gaur Azkoitian. Inhar Urruzunok eta Jon Gisasola
Zelai IV.ak harri-jasotzaileen txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu dute gaur Gurean, eta Urruzuno sailkatu da Asteasuko finalerako. Ingude altxatzen, berriz, Karmele Gisasola nagusitu zaio Estibaliz Gastearenari, txapelketaren bigarren kanporaketan.
Ibon Errazuk gaur Azkoitiko herri kirol jaialdian ateratako argazkiak dira behekoak: